Debagoienetik zahartze indize altuena duen herria da Bergara

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 1a, 14:40

60tik gorako 175 pertsonako 100 gazte daude. Datu horiek eta beste hainbat asteon aurkeztu duten 'Bergara Zenbakitan' webgunean ikus daitezke:

Eguaztenean Bergara Zenbakitan webgunea aurkeztu zuten herritarren aurrean.  www.bergara.net helbidean kontsulta daiteke eta herriko askotariko datuak batzen ditu. Zortzi arlotan banatuta daude datuok eta horien gaineko irakurketa egin zuen Amaia Elizagarate Aztikerreko soziologoak osoko bilkuren aretoan.

Hainbat datu aipagarri

Batik bat lau datu azpimarratu zituen Elizagaratek: zahartze tasa altuko herria dela; jaiotza tasa baxukoa; biztanleriak azken urteetan nabarmen egin duela behera eta lan merkatuari dagokionez, langabeziaren igoera eta langabetuaren perfila.

Bereziki zahartze tasa azpimarratu dute Aztikerren. Izan ere, Debagoieneko zahartze indize altuena duen herria da, eta Gipuzkoa zein Euskal Herriarekin alderatuz gero ere Bergarakoa altuagoa da. 60 urtetik gorako 175 pertsonako 100 gazte daude herrian.

Herritarren zerbitzura

Udalaren eskariz batu ditu datuok Aztikerrek eta helburua da modu ulerterrazean herriarekin lotutako datu estatistikoak herritarren zerbitzura jartzea, euren lanerako tresna izan daitezen.

Erakunde administratiboek –INEM, Eustat...– argitaratutako datuak dira eta Aztikerrek egin duena da batu eta oso modu errazean aurkeztu. Debagoienarekin, Euskal Herriarekin, Europaren eta munduarekin konparatuta agertzen dira Bergarako datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak