Debagoiendarren bi filmak
Del Camporen filmak 14 minutuko iraupena dauka. Bakarrik lo egitearen eta lo bakarrik egitearen artean dagoen aldea erakusten du; lo egin ezin duen emakume batek denetarik probatu du, eta hala ere ezin. Ezagutzen du inork lokartzeko moduren bat hutsik egitek ez duena?, film labur honetako protagonista prest dago edozertarako. P.D. Ondo Ibili filma, berriz, Aretxabaletako Yera Sanchezek PuntutapArte produkzio taldearekin batera egindako filma da. Bi minutu eta 45 segundoko iraupena dauka eta bertan Leire protagonistak munduari bira eman nahi dio, baina ezin du. Hortaz, irudimena erabiliko du bisitatu nahi dituen hiriak Donostian bertan aurkitzeko.