Datozen urteetarako egitamu orokorra onartu du udalak

Txomin Madina Milikua 2007ko api. 18a, 10:38

1996tik ez du Bergarako Udalak egitamu orokor berririk egin, eta onartu berri duten honek, gutxienez datozen 8 urteetarako balio izatea da udalaren asmoa. EAJ-EA koalizikoko 10 zinegotzien eta PPko zinegotziaren aldeko botoekin onartu da egitamua ezohiko osoko bilkuran.

Zabalotegiko urbanizazioaren aurkako alegazioak

2005ean jarri zuten  jendaurrean  egitamu orokorraren aurrerakin edo abantzea, eta 48 iradokizun edo alegazio egin zaizkio ordutik. Alegazio asko eta asko Zabalotegiko urbanizazio lanei zegozkien, baina azkenean, proiektua bere horretan mantentzeko erabakia hartu da.

Etxebizitza berriak

Behin alegazio guztiak erantzunda, Xabier Yeregi arkitektoak idatzitako egitamu orokorrari hasierako onarpena eman dio Bergarako Udalak. Etorkizunean hirigintzan herrian egingo diren lanen artean, 1.200 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da, gehienak, orain gune industrialak diren lekuetan:

  • San Lorentzo azoan, Tornilleria Deba dagoen tokian, 327 etxebizitza berri eraikiko dira.
  • Tavex Algodonera zegoen lekuan, 318.
  • Urteagan, Movillas lantegia zegoen orubean, 219.

 
Ezohiko osoko bilkuran, egitamu orokor honen alde bozkatu zuten EAJ-EA koalizikoko 10 zinegotziek, baita PPko zinegotziak ere. Kontra azaldu ziren, aldiz, PSEko zinegotzia eta Aralarreko hiru zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak