Datorren egubakoitzean da Zabalotegi aretoko inaugurazioa

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urr. 24a, 11:38
Udal txistulariak, Orkesta sinfonikoak, Orfeoiak, Ganbara taldeak eta Mikel Igartua eta Ibane Baseta dantzariak hartuko dute parte.

Datorren egubakoitzean, urriak 31, inauguratuko dute Zabalotegi aretoa, 19:00etan. Musika kontzertu batekin inauguratuko dute ofizialki kultura erabilera anitzetarako izango den aretoa.

Dantzariak ere bai
Ekitaldi txiki bate egingo dute inaugurazio ekitaldian.  "Ekitaldi xumea izango da. Musika entzungo da batik bat baina dantzariak ere izango dira, adibidez. Mikel Igartua eta Ibane Baseta dantzan ikusiko ditugu inaugurazio ekitaldi horretan", aurreratu du Maider Osak, kultura teknikariak.

Iluntzeko 19:00etan hasiko da Zabalotegiren irekiera ofiziala. Igartuak eta Basetak Udal txistularien bandarekin egingo dute dantza eta segidan, Bergarako Orkesta Sinfonikoko soka taldeak hiru pieza joko ditu: Purcell-en Fanfare, Lertxundiren Udazken koloretan eta Glz. Chirlaqueren Bergarako ereserkia. Ondoren, Bergarako orfeoiak Josly-ren Swing Low, sweet chariot eta Moore-en An irish blessing piezak abestuko ditu. Azkenik, Bergarko Musika Eskolako Ganbara taldeak Shubert-en Minuetto eta Trio pieza eskainiko du.

Txotxongiloen mostran erabili zuten lehen aldiz Zabalotegiko areto eraberritua. Hilaren azken egunean inaugurazio ofiziala egingo dute eta hortik aurrera asteburu oro egongo da zer ikusia edo zer entzuna.
Aretoak 122 lagunendako tokia du eta formatu txikiko antzerkiak, hitzaldiak, kontzertuak edo ikastaroak egingo dituzte. Zinema ere eskainiko dute.

Azaroan egongo diren ekitaldiak

 

Azaroak 1, zapatua
18:00 Antzezlana. Ane Monna, Oskola eta Karramarroiren Ino, Ino, Ino,, Badator Bonbardino. Sarrera, 3 euro.

Azaroak 6, eguena
19:00 Helduendako ipuin kontaketa. Ixabel Millet-en Printze txikia.

Azaroak 7, egubakoitza
22:30 Antzezlana. Txirene antzerki taldearen Ogyik karri entzun semia. Jardunek antolatuta. Doan.

Azaroak 8, zapatua
19:00 Ikus-entzunezkoa. Eneko eta Miyki: tandemean Ameriketan barrena.

Azaroak 13, eguena
19:00 Ikus-entzunezkoa. Iñaki Kaperotxipiren Zetaren ibilbidea. Kutxaren laguntzarekin.

Azaroak 15, zapatua
19:30 Musika emanaldia. Donato Goyenetxe eta Xabier Arakama, trikitixa eta perkusio bikotea. Kutxaren laguntzarekin.

Azaroak 28, egubakoitza
19:00 Zinema. Bergarako film laburren III. lehiaketako sari banaketa eta filme horien proiekzioa.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak