Bergarako bikote onenaren saria ere jaso zuen bikote horrek Moises Azpiazuren familiaren eskutik. Laugarren eta bosgarren sariak Azkoitiko Xabier Etxaniz eta Leire Larrañagarendako eta Hernaniko Xabier Segura eta Lierni Martiarenarendako izan ziren, hurrenez hurren.
Lehia gogorra izan zen dantzarien artean, eta lehenengo bi bikoteek berdinketa hausteko berriz dantzatu behar izan zuten, frontoian elkartutako dantzazaleen gozamenerako.