Behin San Martin plazan, jendez gainezka zela, bergarar santua Nagasakin gurutziltzatu zuteneko unea eszenaratu zuten. Eta banderadunak udaletxeko balkoian zirela, San Martin martxaren doinuekin eman zitzaion amaiera danborradari.
Umeen danborrada, gaur
Gaur, San Martin eguna, umeen danborradak hartuko du lekukoa 18:30etatik aurrera. Hauxe izango da ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkalea eta San Martin plaza. Aurretik, eguerdirako, Udal Musika Bandaren emanaldia iragarrita dago 12:30erako San Martin plazan, eta jaiei bukaera emateko, ohikoa den moduan, suzko erroberak izango dira Agorrosinen 22:30ean hasita.