Latin-greko letra klasikoetako batxilergoa egin ondoren, Schmiedlin organo klaseak jasotzen hasi zen. Diploma eta sari ugari eskuratu zituen eta berehala lortu zuen oso izen ona kontzertista gisa. Ikasten jarraitzeko jasotako laguntzei esker, organo frantsesaren literatura ikasi ahal izan zuen Daniel Roth irakaslearekin batera, Parisen, eta ondoren, Estrasburgoko Kontserbatorio Nazionalean.
Lucernako Musikhochschulen amaitu zituen Schmiedlinek ikasketak, eta musika sakratuan, gregorianokantuan eta zuzendaritzan espezializatu zen. Gaur egun, Basileako St. Marien elizako organo handien titular eta kaperako maisu da. St. Marien elizako pulpitua garrantzitsuenetakoa da Suitzako musika sakratuari dagokionez. Schmiedlin bere sendiarekin bizi da Basilean, eta musika-irakasle eta abesbatza handien zuzendaria da han.
Zapatuko emanaldiko egitarauari dagokionez, hiru pieza interpretatuko ditu organo-jole suitzarrak: Cesar Franck-en Troisième Choral en la mineur; Maurice Durufléren Sicilienne, extrait de la Suite op.5; eta Charles-Marie Widor-en Symphonie VI Op.42.