Cristo Obrero Udalaren eskuetan

Arritxu Barruso 2008ko ots. 19a, 11:14
Auzunearen egoera txarra dela-eta, Bergarako Udala eta Cristo Obreroko bizilagunak urte eta erdi jardun dute negoziazioetan. Azkenean akordio batera iritsi dira. Udalak bere gain hartuko ditu auzune horretako lurrak eta udaberrian, gainera, bizilagunek horrenbestetan eskatutako urbanizazio lanak egingo dituzte.

Lan horiek, baina, Udalaren eta bizilagunen artean ordainduko dituzte. Udalak %60a ordainduko du eta auzokideek, berriz, %40a, guztira 300.000 euroko inbertsio egingo dute. Behin lanak amaituta, Udala izango da auzunearen mantenuaz arduratuko dena.

Mikel Larrañagak aurkeztutako proiektua aukeratu dute urbanizazio lanak egiteko. Auzunearen barrualdea oso egoera txarrean dago, eta aparkalekua zuloz josita. Aparkaleku hori lorategi bihurtuko dute eta bertan eserlekuak ipiniko dituzte. Gainera dekorazioko argiak eta beste zenbait zerbitzu gehitzea da asmoa. Hori horrela, bizilagunek ezin izango dute autoa etxe aurrean aparkatu.

Urbanizazio lanak udaberrian hasiko dituzte eta hiru hilabeteko epean amaituta egotea espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak