Cibelesen lehen bilduma aurkeztuta, adituen onespena jaso du Nora Urkiak

Jon Berezibar 2009ko ira. 21a, 13:32
Cibeles pasarelan aurkeztu zuen egubakoitzean Nora Urkia diseinatzaile bergararrak 2010 udaberri-udarako jantzi sorta. Txalo eta laudoen artean, safarian inspiratutako gasa eta blusa nasaiak aurkeztu zituen bere lehen bilduman. Adituek dagoeneko Estatu mailako diseinatzaile gazte interesgarrienen artean kokatu dute Urkia, Diseinuan diplomatu eta urtebete besterik igaro ez denean.

Adituek jasotako kroniken arabera, 80ko hamarkadetara itzulera proposatu du diseinatzaileak, maukak murriztuta eta bolumenak puztuz. Safarian inspiraziodun imprimaturiko ohialak nabarmendu dituzte. Gasak, trenchak eta blusa nasaiak dira behin eta berriro ikusitako jantziak.

 

 Nora Urkiaren poltsa 

 

 

 Fisikatik oihal artera

26 urte dauzka Urkiak eta jostorratz eta oihal artean murgildu baino lehenago Fisika ikasketak egin zituen EHUn. 2003 urtean hasi zituen Sabadellgo Ramon Lull Diseinu Goi Eskolan eta iaz diplomatu zen bere promozioko kalifikaziorik onenarekin.

Arrakasta ez du bakarrik ikasketetan lortu, iaz, diplomatu bezain laster diseinatzaile gazteak ezagutzera emateko  Modafad erakundeak saria eman zion ikasketa amaierako proiektuarengatik.

 

Nora Urkiaren poltsa

 

Curruculum labur baina distiratsuaren erakusle bi besterik ez dira horiek. Ibilbide arrakastatsua horretan urrats esanguratsua izan da Madrid Fashion Weeken aurkezturiko bilduma, Estatuko diseinatzaile gazteen artean arreta piztu duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak