Cele Otaño artistaren erakusketa inauguratuko da

Maider Arregi 2008ko martxoaren 3a

Martxoaren 7an, barikuan, Cele Otaño (1912-2003) artistaren erakusketa inauguratuko da Bergarako Aroztegi erakusketa aretoan. Cele Otaño Amerikako karikaturagilerik onenetako bat izan zen, eta berritzaile aitortua grabatuaren arte zailean; gainera, margolaria, eta kolonaurreko arkeologian aditua.

Martxoaren 30era arte egongo da zabalik erakusketa, ondorengo ordutegiarekin:

Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30

Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30

Igandetan: 12:00 - 14:00

Inaugurazio ekitaldia 18:00etan izango da Aroztegi aretoan. Dena dela, Sara Otaño pintorea, Cele Otaño zenaren alaba, Jesus Zulet karikaturista ezaguna eta Miguel Angel Elkoroberezibar ikerlaria eta erakusketa honen sustatzailea eta katalogoko testuen egilea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak