Carlos Riberaren erakusketa Aroztegi aretoan

Maider Arregi 2007ko uztailaren 20a

Bergarako Udaleko kultura sailak, Kutxaren babesarekin, Carlos Ribera artistaren pintura erakusketa inauguratuko du, gaur, uztailaren 20an, 18:00etan.

Carlos Riberak, sortzez valentziarra izan arren, Donostian egin zituen bere bizitzan pinturari eskainitako urterik oparoenak, 1976. urtean hil zen arte.

Carlos Riberaren erakusketa Donostiako Kutxa-Boulevard aretoan egon da ikusgai maiatzean eta ekainean. Arrakasta itzela izan du, eta Kutxak emandako aukerari esker, Bergarako Aroztegi aretoan izango da ikusgai uztailaren 20tik abuztuaren 19ra arte.

Carlos Riberaren biloba eta erakusketa honen komisarioa den Amaia Ribera Aroztegi aretoan izango da bihar, erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak