Caja Ruraleko Simon izan da azkarrena Bergarako helmugan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mai. 23a, 20:42
Bakarrik, ihes eginda iritsi da Caja Ruraleko Jordi Simon San Antonioko helmugara. 2:32:53ko denbora behar izan ditu Simonek 107 kilometroak egiteko, Pello Bilbao baino 17 segundo gutxiago.

Lasterketa hasi bezain laster talde handi bat tropeletik irten da. Bergaratik Elgoibarrera hartu dute txirrindulariek. Handik bueltan, ihes egindako 10 laguneko taldea pasa da Bergarako saihesbidetik lehenengo.

Kanpazarren gora

Epeleko bidegurutzera iritsi orduko, baina, tropelak eta taldetxoak bat egin dute. Hala, denek batera ekin dute Kanpanzarren gora.
Kanpanzarko gainetik Elgetarako bidea hartu dutenean Jordi Simon eta Pello Bilbaok tropeletik ihes egin dute. Elgetara orduko, Caja Ruraleko Jesus Herradak eta Seguros Bilbaoko Ramon Domenek bat egin dute lasterketa buruan zeudenekin.
Elgetatik behera, Jordi Simonek lauko taldetxotik ihes egin eta helmugara bakarrik iristea lortu du. Caja Ruraleko txirrindulariak ez du areriorik izan azkeneko kilometroetan. Egiten zuen beroari aurre egin eta bakar-bakarrik sartu da San Antonioko helmugara.

Garaikurrak

Pello Bilbaok ere ihes egin du azkeneko metroetan. Hala, bigarren sartu da helmugan. Gainera, Bilbaok mendiko sariko garaikurra jaso du.
Taldekako sailkapenari dagokionez, Caja Ruralek eroan du talde onenaren saria; bigarren Naturgas sailkatu da; eta, hirugarren Seguros Bilbao. Lehendakari txapelketako maillota, ostera, Ramon Domenek jantzi du. 107 kilometrotako lasterketa izan da gaurkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak