Buruz-buruko pilota txapelketako partidua domekan: Xala - Arretxe II

Goiena 2010eko maiatzaren 20a

Buruz-buruko txapelketaren ligako azken partidua jokatuko dute Xalak eta Arretxe II.ak domekan Bergarako pilotalekuan. Gaur goizean egin dute partidurako materialaren aukeraketa. Gustura geratu dira bi pilotariak.

Bergarako jaien egitarauaren barruan, esku pilotako goi-mailako partida izango da domeka arratsaldean, 18:00etan, Bergarako pilotalekuan.

Partida horren emaitzak ez du eraginik izango sailkapenean, emaitza arrarorik gertatzen ez bada behintzat, Xala taldeko buru izango baita. Arretxe II.a aldiz, sailkatzeko aukerarik ez duen arren, domekan irabaztera irtengo dela esan du gaur.

Bi pilotariak gustura geratu dira aukeratutako materialarekin. Bote handiko pilotak dira eta Xalaren ustez, pilota horiek egokiak dira Bergarako frontoian aritzeko.

Bi pilotariak gogotsu datoz partida honetara, izan ere Xalarentzat garrantzitsua da garaipen batekin finalerdira pasatzea. Arretxe II.ari, berriz, etorkizunera begira konfiantza emango lioke Xala bezalako pilotari handi bati irabazteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak