Buruko gaixotasunez arituko da Juan Moro psikiatra etzi

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ekainaren 15a

Agifes elkarteak antolatuta, 'Uno por ciento esquizofrenia' filmaren emanaldia eta gero egingo du berba

Debagoieneko Agifes elkarteak antolatuta Uno por ciento esquizofrenia izeneko filma ikusteko aukera egongo da etzi, eguaztena, 18:30ean, Zabalotegin.
Julio Medemek idatzitako gidoian oinarritutako filma da eta eskizofrenia duten hainbat gaixoren, haren familiakoen eta medikuen testigantzak dira dokumentalaren oinarria.
Proiekzioa eta gero, Juan Moro Zamudioko ospitaleko psikiatrak egingo du berba. Morok dokumentalean ikusitakoa aztertzeaz gain, bertaratutakoen galderak erantzungo ditu.
Debagoieneko Agifesek buruko gaixotasunen gaineko sentsibilizazio jardunaldien baitan antolatu du saio hori. Jardunaldiak Donostialdean izatera, bailaran beti antolatzen dute saio bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak