Buriatiako folklorea ikusteko aukera uztailaren 23an San Martin plazan

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko uzt. 21a, 12:13
Ulan-Ude hiriko, Buriatiako hiriburuko –Errusia siberiarra– Baikalskie Volni dantza taldeak emanaldia egingo du herrian datorren barikuan, hilak 23, 20:30ean, San Martin plazan.

Portugaleteko 36. Folklore Jaialdian izango da dantza taldea eta handik Bergarara etortzera gonbidatu du Udaleko Kultura Sailak.

Baikal laku ezagunetik hartu du izena dantza taldeak; Baikaleko olatuak da itzulpena.
Maila handiko dantza taldea da. Buriatiako Errepublikako eta Errusiako dantza talde ezagunenetarikoa da eta ibilbide luzea du; hain justu ere, 1961ean sortu zuten.

Gaur egun 40 lagunek osatzen dute taldea, dantzariak, musikariak, arte zuzendaria eta koreografoa kontuan hartuta.

Taldearen dantza errepertorioan daude Buriatiako folklorean oinarritutako hainbat koreografia eta horietako batzuk dira  Lyudmila Ovchinnikova arte zuzendariak egindako koreografiak.

Esan beharra dago Baikalskie Volni taldearen dantzak oso erakargarriak direla; eta oso ederrak dira, baita ere, emanaldietan erabiltzen dituzten jantzi erregionalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak