Bukatzear daude Artabila aldeko lanak

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko maiatzaren 27a

Hil honen bukaeran amaituko dituzte Artabila inguruko urbanizazio lanak. Candytik hasi eta Surrarako bidegurutzerainoko urbanizazioaren obra zibila ia erabat bukatuta dago; farolak piztea bakarrik falta da.

Argindarra sartuta dago, baina probak egiten dabiltza orain eta maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran emango dute argia farolek. Bestalde, inguru horren ondoan, Miguel Altuna berria joango den orubean ere gutxi falta da lanak bukatzeko. Argindarraren kableak joango diren tutuak sartu dituzte dagoeneko lur azpian, baina kableak sartzeko argia moztu behar da ordu batzuetan, eta hortxe dago gakoa. Inguruko enpresek ezin dute argirik gabe lanik egin eta Iberdrolarekin ari dira negoziatzen argia noiz moztu. Datozen asteburuetako baten egingo dute, ziur asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak