Bergara, Antzuola eta Elgetara bost ume etorri dira Saharatik: Ali, Nasra, Malluba, Nasra eta Nora. Guztiek ezin izan zuten ekitaldian izan, ezta gonbidatutako Txernobilgo umeek ere ez, baina ekimen polita izan zen. Are gehiago, antolatzaileek pentsatu zuten onena zela, inongo ekitaldi formalik egin barik, umeendako jokoak antolatzea; eta hala egin zuten.
Hala, Jardun elkarteko begiraleek hainbat tailer jarri zituzten, eta Saharako eta Bergarako txikienek batera jolastu eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten.
Aipatutako neska-mutikoak joan den zapatuan heldu ziren Euskal Herrira eta iraila hasieran etxera itzuliko dira.