BTLSek Lazkaoren aurka jokatuko du bihar

Mireia Bikuña 2009ko urtarrilaren 23a

Jaitsierako postuetatik ihes egiteko asmoz puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan BTLS taldeak bihar, Ipintzan, 17:00etan. Sailkapenean puntu berberak (19) dituen Lazkaoren aurka jokatuko dute. Mahoneroek hiru baja dituzte biharko: bi jokalari txartelengatik eta bat, lesioagatik.

Sailkapenaren zazpigarren tokitik azkenera arte oso parekatuta daude talde guztiak. "Azken tokietan dauden taldeek irabazi egin zuten aurreko astean, eta puntu aldea murriztu egin digute. Hortaz, biharko puntuak irabaztea oso inportantea da", esan digu Jose Luis Beitia arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak