Bost dominarekin itzuli da Manex Azula snowboarderra Espainiako infantilen txapelketatik

Jon Berezibar 2010eko apirilaren 7a

Domina eskukadarekin, "lasterkaririk osoena" izendatuta itzuli da Pirinioetatik eta Kantabriak Manex Azula Bergarako riderra. Martxo amaieran eta azken aste honetan jokatutako txapelketetatik, tartean Espainiakoa, kategoria guztietan podiumera igota itzuli da 14 urteko lasterkaria. Profesionalen maila erakutsita, 9 urterekin lehiatzen hasi eta ordutik ia podiuma uzteke jarraitzen du Azulak.

Espainiako txapelketatik bost dominarekin itzuli da Manex Azula riderra. Hain zuzen, La Molinan (Kataluniako Pirinioak) martxoaren 28tik 31ra jokatutako txapelketan maila guztietan lortu ditu dominak eta horrekin snowboarder osoena ere izan da Azula :

2010eko Espainiako txapelketan lorturiko dominak:

  • Urrezko domina modalitate konbinatuan
  • Urrezkoa loopstyle-ean
  • Zilarrezkoa slalom erraldoiean
  • Brontzezkoa Big-Air modalitatean
  • Brontzezkoa Bordercross modalitatean

Emaitza horiekin bera izan da kategoria guztietan podiumera heldu den lasterkari bakarra.

Bolada ezin hobean dabil gainera Azula ze Pirinioetarako lan apartekoaren ostean, Kantabrian, Alto Campoon apirilaren 1 eta 2an jokatutako Kantabriako Txapelketan urrea eskuratu berri du infantiletan loopstyle

-an eta absolutuetan. Horrenbestez, Kantabrian ere riderrik onena izan da Azula.

Ibai Linazisoro slalomeko txapeldun

Hiru dominarekin itzuli da Ibai La Molinan jokatutako txapelketatik: slalom berezian eta superkonbinatuan lehenengo, eta hirugarren egin zuen slalom erraldoian.

Linazisorok 12 urte ditu eta Infantil 1 mailan jokatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak