Bosniako Bjelave umezurtz etxearen aldeko kontzertua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko urtarrilaren 15a

Zapatuan izango da, iluntzeko 19:45ean, Santa Marinako parrokian. Juan Luis Anasagasti tenoreak eta Jaime Bruton piano joleak egingo dute kontzertua. Era guztietako abestiak eskainiko dituzte: napolitanak eta zarzuelak, besteak beste. Juan Kruz Mendizabal apaizak esan digu ez dutela sarrerarik kobratuko; irteterakoan, gura duenak borondatea emateko aukera izango du. Bosniako Bjelave umezurtz etxearendako izango da jasotako dirua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak