Bolu auzoko etxebizitzatik kaxa batzuk atera ditu poliziak; miaketa bukatu du

Ubane Madera 2010eko urriaren 22a

[Azken ordua]: 04:30etik 10:00ak arte jardun du Polizia Nazionalak Bolu auzoko 12. zenbakiko etxebizitza miatzen. Hiru lagun zeuden bertan, ez, aldiz, poliziak atxilotu gura zuen Aitziber Plazaola. Lekukoen arabera, hainbat kaxa atera dituzte Plazaolaren etxebizitzatik. Dagoeneko polizia joan da bertatik.

Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Segiren kontra abiarazi duen operazioaren barruan Bergaran etxebizitza bat miatu du Polizia Nazionalak. Hainbat iturriren arabera,
berez, Aitziber Plazaolaren etxean sartu da polizia baina ez zegoen bertan. Bere gurasoen etxea ere miatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak