Mendirako eta eskiatzeko
Urteroko hitzordua bilakatu da Pol-Pol mendi taldearen azoka. Hala, lagun askok aprobetxatzen dute hasi berri den eski denboraldirako bigarren eskuko materiala erosteko. Eskiatzeko eta mendian ibiltzeko botak, eskiak eta txamarrak dira gaurtik aurrera zabalduko den azokan salgai jarriko direnetako batzuk. Halaber, azokan salgai dauden produktu guztiek salmenta prezioa finkatuta dute. Materiala eroan duen lagunak jartzen du salmenta prezioa. Pol-Pol taldearen lokalean egiten da salmenta.