Bigarren erregional mailako BTLS taldeak igotzea lortu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 24a

Hil edo biziko partidua zuen eta gogorra izan da benetan. Azkenean, Jose Luis Beitiaren mutilak 0-1 nagusitu dira Kostkaren futbol zelaian eta txapelketako lider amaitu dute. Datorren astean, Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute Sanpedrotarrak taldearen aurka.

Urteko lan guztia zuten jokoan eta ondo egin dituzte egin beharrekoak. Aurkaria gogorra zen, kategoriaz igotzeko borrokan zegoen Kostkas taldea, hain zuzen ere. Asko sufrituta, azkenean txartela etxera ekarri dute Beitiaren mutilek.

Partidu gogorra

Norgehiagokaren 15. minutuan egin du Urko Irizarrek partiduko gol bakarra. Eskerrak hortik aurrera gauzak asko gogortu baitira. Bederatzi jokalarirekin amaitu du norgehiagoka Beitiaren taldeak, tartean lesionatu batekin. "Aurkariak presio handia egin du, baina aurre egitea lortu dugu eta pozik gaude", esan du Jose Luis Beitia entrenatzaileak. "Denboraldiko helburu nagusia gauzatu dugu".

    Taldeak, gainera, sailkapeneko lehenengo postuan amaitu du txapelketa. Ondorioz, Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Sanpedrotarrak taldearen aurka. "Berez, datorren astean da partidu hori jokatzekoa, baina atzeratzeko eskatuko diegu Sanpedrokoei", aurreratu du Beitiak. "Ez dute onartuko, baina eskaera egingo dugu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak