Bidegorriaren obra gehiago adjudikatu ditu Aldundiak

Leire Kortabarria 2010eko urtarrilaren 18a

Soraluze-Mekolalde eta Bergara-Antzuola bidegorri tramuetako lanak esleitu ditu Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaritzak.

Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko departamentuko Ingurumen zuzendaritza nagusiak esleitu ditu Bergarako bidegorriaren tramu batzuk, Udaleko Obra eta Hirigintza batzordeak jakinarazitakoaren arabera. 

Hala, Soraluze-Mekolalde bidegorriaren zatia egokitzeko proiektuko lanak Campezo Construccion SA enpresari esleitu dizkio behin betiko, eta 876.899,96 euro (BEZ barne) da lanon aurrekontua.

Bestetik, Bergara-Antzuola izeneko txirrindulari eta oinezkoendako bidearen zatia egiteko lanen 1. eta 2. faseak Antzuola Aldi Bateko Enpresa Batasunari ematea adostu du Aldundiak. Lan horien aurrekontua da 794.972,53 euro (BEZ barne).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak