Bide Ertzean Zabalotegin izango da azaroaren 7an lan berriarekin

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urr. 5a, 13:41
Urte hasieran Tolosako Leidor aretoan egindako zuzeneko emanaldiaren diskoa, 'Leidor Sessions', aurkeztuko dute

Bide Ertzean taldeak hamar urte bete ditu eta urtemuga hori ospatzeko, jaialdi berezia egin zuten urtarrilean Tolosako Leidor aretoan. Bada, zuzeneko emanaldi haren diskoa eta DVDa, Leidor Sessions (Gaztelupeko Hotsak), kaleratu zituzten aurreko astean. Horrekin batera, diskoa aurkezteko egingo dituzten kontzertuen berri ere eman dute. Azaroan hasiko dute aurkezpen bira eta hil horretan egingo dituzten hiru kontzertuetatik bat Bergaran izango da. 
Azaroaren 7an egingo dute Bergaran emanaldia, 3an Bilboko Kafe Antzokian eta 6an Andoaingo Bastero aretoan jo eta gero. Hemengoa izango da Zabalotegi aretoan, 22:30ean; eta Leidorren diskoa grabatu zuen boskote bera etorriko da: Karlos Arantzegi bateria jotzailea; Joserra Senperena, teklatu-jotzailea; Fran Iturbe, gitarra jotzailea bergararra eta Ubeda anaiak; Jon, baxu-jolea; eta Imanol, gitarra jotzailea eta ahotsa.

Hamar urteko ibilbidea
Lan berrian taldearen hamarkadari errepasoa egiten diote eta ibilbide horretan garrantzia izan duten abestien moldaketak jaso dituzte.
Emanaldian abestutako 22 kantuetatik 15 jaso dituzte disko-DVDan, hastapenekoak zein kanturik berrienak. Tartean Graffiti kantu berria dago.
Hain justu ere, garai bateko kantuak gaur egunean nola definitu izan da, beste gauza askoren artean, kontzerturako hautatu zuten errepertorioa entseatzean lortu behar izan zutena. Hala, taldeko kideek esan dute lan handia egin behar izan zutela kontzertuaren aurretik, "zuzeneko lan hau ez baita izan bira baten barruan grabatu ohi den kontzertu bat: propio prestatu genuen kontzertua, gero grabatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak