Bi autok elkarren aurka jo dute Fraiskozuri kalean

Jasone Zabala 2007ko azaroaren 27a

11:30ak aldera izan da istripua. Plaza ondoko aparkalekuan zegoen auto baten jabeak autoa martxan jarri du, baina automatikoa jarrita ei zeukan, eta ondorioz, errepidearen beste aldean aparkatuta zegoen autoa jo eta espaloi gainera bidali du. Une horretan ez zen inor pasatzen ari ez errepidean eta ezta espaloian ere, eta, hortaz, istripuak ez dio beste inori eragin. Gertaeraren ondorioz, ez da inor zauritu, baina autoek kalte dezente jaso dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak