Bart goizaldeko 3:00ak aldera lapurrak sartu dira Aranerreka kaleko lur azpiko garajeetan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, itxitako 80 garajetan sartu dira lapurrak, serrailak apurtu dituzte guztietan eta bi auto lapurtu dituzte. Horrez gain, bizikletak eta beste gauza batzuk ere eraman dituzte. Momentuz ez dakite zeintzuk izan diren lapurrak eta lapurtutako autoak ere ez dituzte topatu.