Emaitza onak lortu dituzte Beti Bustiko piraguistek Frantzian

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko api. 22a, 12:38
Espainiako Kopako hirugarren proban hartu dute parte asteburuan. Patxi Ugaldek laugarren egin du kadeteen mailan, eta Josu Mentxakak seigarren gazteen mailan.

Frantziako Orthez herrian jokatu dute asteburuan piraguismoko Espainiako Kopako hirugarren proba. 224 piraguistak hartu dute parte, horietako bost Bergarako Beti Busti taldekoak. Zapatuan domekako finala jokatzeko sailkapen probak egin zituzten eta Bergarako lau sailkatu ziren domekako probarako:

  • Patxi Ugalde. Laugarren sailkatu zen kadeteen mailan.
  • Iñaki Usabiaga. Bosgarren sailkatu zen kadeteen mailan.
  • Aritz Gimbert. 16. postuan bukatu zuen kadeteen mailan.
  • Josu Mentxaka. Seigarren egin zuen gazteen mailan.
  • Bosgarrena Beñat Lizarralde zen eta horrek gonbidatuen proban hartu zuen parte. Zazpigarren sailkatu zen.

Laugarren proba maiatzean egingo dute Seo de Urgel (Katalunia) kanal olinpikoan.

Asteburuan, Labegaraietan

Bestalde, asteburuan Gipuzkoako infantilen selekzioak kontzentrazioa egingo du Labegaraietan. Teknika landuko dute, zapatuan goizean eta arratsaldean eta domeka goizea

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak