Bada, horiek daudela eta zelan erabili behar diren gogorarazteko, esku-orri batzuk banatuko ditu Udalak txakurren jabeen artean. Plano baten, Txakur Txokoak non dauden adierazten da, berriak non egongo diren, eta txakurra hara eramaten bada, zelan jokatu.
Bestalde, esku-orriak gidatxo praktiko ere izan nahi du: hala, azaltzen da txakurren kakek gaitzak eta izurriteak eragin ditzaketela eta lorategiak kaltetzen dituztela; eta indarrean dagoen udal araudiko puntu batzuk ere batzen ditu orriak: besteak beste, gogorarazten du jabeak direla txakurron gorotzak jasotzearen ardura dutenak, eta txakurrak beti lotuta eraman behar direla edozein leku publikotan.