Ikastaroen katalogo zabala eskaini ohi izan du KZguneak eta azaroan ez da gutxiago izango: beste hamalau ikastaro egiteko aukera egongo da hilabete osoan barrena.
Ikastaro gehienak egun batekoak dira, Internet+e+Administrazioa delakoa izan ezik. Hori izango da azaroaren 2tik 13ra 11:00-13:00 edo 16:00-18:00 ordutegian, eta hilaren 16tik 27ra, 18:00-20:00 ordutegian.
Egun bateko ikastaroei dagokienez, honakoak egin ahal izango dira: Zuhaitz genealogikoa, azaroaren 2an, 18:00-20:00; Flickr, 4an, 09:00-11:00; Google Docs, 6an, 09:00-11:00; Skype, 10ean, 18:00-20:00; Gmail, 13an, 09:00-11:00; Wifi, 16an, 16:00-18:00; sare sozialak, 17an, 09:00-11:00; Megaupload, 19an, 16:00-18:00; Blogger, 24an, 09:00-11:00; Softonic, 16:00-18:00; Picnik, 16:00-18:00 eta Goople Maps Earth, 30ean, 09:00-11:00.
Zerbitzu gehiago
Ikastaroez gain, KZguneko erabiltzaileek sarean nabiga dezakete eta posta elektroniko kontua sortu, besteak beste.