Bertsolari ugari Jesus Alberdi 'Egileor' elosuarraren hileta elizkizunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko martxoaren 3a

Atzo hil zen 77 urte zituela Jesus Alberdi 'Egileor' bertsolari ezaguna. Haren aldeko hileta elizkizunean senitarteko zein lagunak batu dira, baita bertsolaritza munduko ordezkaritza zabala ere.

Jendetsua izan da hileta elizkizuna eta bertsolaritza munduko aurpegi ezagun asko bildu dira bertan. Besteak beste, Sebastian Lizaso, Imanol Murua, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal, Xabier Euzkitze eta Xabier Amuriza. Egileorren kantatzeko edertasuna, umorea eta lagunartekoetarako gozotasuna nabarmendu dituzte. 'Belaunaldi oso garrantzitsu bateko kideetako bat zen", adierazi du Jokin Sorozabalek. "Egileorrekin kantatzeko modu bat galduko dugu", esan du berriz Sebastian Lizasok. "Kantatu Egileorrek kantatzen zuen. Haren ondoan gu saiatu egiten ginen", esan du Xabier Euzkitzek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak