Bertso jaialdia egubakoitzean Udal Pilotalekuan

Edu Mendibil 2009ko apirilaren 2a

Ohiturari eutsiz, Erramu-zapatuko feriaren inguruko ekitaldien barruan, bertso jaialdia izango da bihar, egubakoitza, Bergarako Udal Pilotalekuan, 22:30ean. Izen handiko bertsolariak ekartzea lortu dute antolatzaileek.

Amets Arzallus, Maddalen Lujanbio, Maddalen Arzallus, Jexuxmari Irazu  eta Unai Iturriaga bertsolariek jardungo dute. Gai jartzailea, berriz, Enaitz Alustiza bergararra izango da. Bergarako Udalak eta Bergarako Bertso Eskolak antolatutako jaialdia daau biharkoa. Esan bezala, bertsolari gazteak baina punta-puntakoak izango dira oholtza gainean, tartean Amets eta Maddalen Arzallus neba-arrebak. Guztien onena ateratzen saiatuko da Enaitz Alustiza.

Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira Udal Pilotalekuko leihatilan bertan, jaialdia hasi baino ordu erdi lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak