Bertan behera geratu da transexualek egitekoa zuten gose greba

Txomin Madina Milikua 2009ko abenduaren 11

Errespetuz taldeak deituta, eta Jaurlaritzak osasun pribatuko ebakuntzetarako eman izan duen laguntza kendu izana salatzea zen gose grebaren asmoa, eta hiru transexualek egin behar zuten.

Mirena Ruiz, gose greba egitekoa zen transexualetako batek azaldu duenez, gaur goizean Juarlaritzarekin egindako bileran euren eskariak betetzeko lehen urratsak eman dituzte. Bileran ego9n dira Fernando Fantova Gizarte sailburuordea eta Loli Garcia familia politikarako zuzendariarekin bildu dira, eta adierazi diete 2009an egindako ebakuntzetarako laguntzak banatuko dituztela, zenbatekoak eta baldintzak zehaztu ez dituzten arren.

Gose greba bertan utzi arren, gaur eta biharko prestatutako beste ekitaldiekin aurrera egingo dute. Hala, gaur 19:00etan hitzaldi informatiboa egingo dute, eta bihar berriz, bilera irekia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak