Hagina, gorostia eta sagarmina
Zuhaitzak landatu ez ezik, zuhaitz landareak banatu edo oparitu ere egin zituzten. Ez edozein zuhaitz, galtzeko arriskuan dauden bertako zuhaitzak baizik. Zehatz esanda, hiru zuhaitz landare mota banatu zituzten: hagina, gorostia eta sagarmina. Mendia Bizirik taldeko Iñaki Irizarrek esan bezala, "bertako espezieak sustatu nahi ditugu eta, horregatik, hiru zuhaitz landare mota horiek oparitu ditugu horretan lagundu nahi duten herritarren artean. Asmoa da, lorategian landatu barik, mendian landatzea gero zuhaitz horiek ere".
San Martzial ingurua berreskuratzearekin batera, herriko hariztiak ere berreskuratu nahi dituzte.