Modu horretan, gurasoak lasai egongo lirateke. Umeek gutxienez bi urte izan dezatela eskatzen da. Berriketan programan, herriko hainbat lagun elkartzen da euren euskararen erabilera handitu nahian. Egitasmo honetan parte hartzen duen jendea astean ordu batez elkartzen da eta, euskaraz hitz egitearekin batera, paseatu, kafea hartu , herrian dauden erakusketetara joan.
Nora zuzendu
Horrela, euskaldun zahar edo berriak direnak eta Berriketan eta Guraso-lagun egitasmoetan parte hartu nahi dutenek, informazio gehiago izateko edo egitasmoetan apuntatzeko, Jardun Euskara Elkartera deitzea baino ez dute, ondorengo telefono zenbakira: 943 76 36 61.