Jardun elkarteak laguntzaileak behar ditu Berriketan egitasmorako. Proiektu honetan euskaldun berriak eta zaharrak elkartzen dira astean ordubetez euskaraz berba egiteko. Dagoeneko euskaldun berri askok eman dute izena Berriketan egitasmorako, baina euskaldun zaharrak behar dira, bizpahiru laguneko taldetxoak osatu eta berriketan egiteko.
Parte hartzeko interesa duenak Jardunera deitu behar du: 943 76 36 61.