Berriketan egitasmorako izenematea ireki dute, ostera

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 15a, 10:57
Euskaraz mintza praktika egin nahi dutenek Jardun elkartean eman dezakete izena

Berriketan egitasmoan interesa dutenendako izenematea zabaldu dute berriz. Jardun euskara elkarteak, Udaleko Euskara zerbitzuak, Udal Euskaltegiak eta AEK-k bultzatutako ekimena da, ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaltzeko ahaleginean.

Euskara bultzatzea helburu

Ekimenaren helburua da euskara bultzatzea eta zabaltzea, lagun euskaldunak eskainiz, euskaraz ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera eta ohitura gutxi dutenei.
Hori horrela, euskaraz berba egiten duten boluntarioak euskara praktikatu nahi dutenekin elkartuz, euskaraz berba egitea errazten duen proiektua da Berriketan. Izan ere, erabiltzea da hizkuntza bat ondo ikasteko modurik onena, eta proiektu horrek hori ziurtatzen du; astean ordu batzuetan euskaldun berriak (euskaltegitik kanpo) euskal hiztunekin berriketan egotea.

Izenematea, jardunen

Egitasmoan parte hartzeko interesa dutenek Jardun elkartera jo dezakete (kultura etxea) edo 943 76 36 61 telefono zenbakira deitu (Maitane).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak