Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako tenperaturarik altuena izan dugu gaur. Arratsaldean, 39ºC-ren bueltan izan dira termometroak. Oso jende gutxi kalean eta Agorrosingo igerilekuak, toperaino. Kanpoko igerilekua zabaldu zutenetik, jende gehien jaso duen egunetako bat izan zen gaurkoa, zalantzarik ez. Bainua hartzea ez zen erraza gertatzen horrenbeste jenderen artean. Edozelan ere, bero itzelari aurre egiteko Agorrosinera bainua hartzera jo dute herritar asko eta askok.