Miguel Angel Elkoroberezibarrek egindako lan bikainak argia ikusi zuen lehengoz: Serafin Esnaola. Herrigintzaren erretratua liburua aurkeztu zuen eta herrian horren maitatua izan zen apaizaren argazkiekin osatutako erakusketa inauguratu.
Liburuak Franco hil osteko bizirik dauden Bergarako alkate guztien testigantzak jasotzen ditu; hori horrela, inaugurazio ekitaldian izan ziren Imanol Bolinaga eta Victoriano Gallastegi alkate ohiak eta gaur egungo alkate Agurne Barruso. Aroztegi aretoan izan ziren baita ere liburua babestu duten erakundeetako ordezkariak: Bergarako Udaletik Enara Miguez eta Mikel Elkoroberezibar zinegotziak; Kutxatik Xabier Iturbe presidentea eta Mikel Irizar; Goienatik Estepan Plazaola presidentea eta Inazio Arregi zuzendari nagusia. Horrez gain, Esnaolaren argazkiez gozatzera hurbildu ziren, Confebaskeko Miguel Lazpiur, Bergarako EAJko presidente Mikel Lete, Juan Martin Elexpuru idazlea eta Juan Luis Bikuña kazetaria, beste herritar askoren artean.