Bergararrek aterkipean ikusi behar izan dituzte fruitu, barazki eta bestelakoak

Arritxu Barruso 2008ko ira. 13a, 22:02
Aterkipean pasatako feria izan da aurtengo San Martinetako feria. Goizean goiz euria egin du eta pare bat orduz zeruak argitu egin diren arren, berehala itzuli dira euri zaparradak eguerdi alderako. Euriak, baina, ez ditu bergararrak etxean geldiarazi eta 13:00ak inguruan San Martin plaza eta seminarioa jendez betetzen hasi dira.

Izan ere, ego da zer ikusi, erosi eta dastatu aurtengo ferian. San Martin plazan 22 postu zeuden: 14 barazkienak eta zortzi fruituenak. Horrez gain, seminarioan baserriko produktuekin lotutako beste 100 postu inguru zeuden ikusgai. Baserritar batzuek kexu ziren eguraldiak lagundu ez dielako, eta krisiaren eragina ere aipatu du batek edo bestek. Aurten gainera izan da nobedaderik; Postu berezia ipini dute Munibe plazan, arrakasta handia izan duena, gainera. Bertan, Anezka jostun eskolako ikasleek egindako baserritar jantzi dotoreak egon dira ikusgai. Horietako hiru, gainera, bergarako Udalari oparitu dizkiote.
Odoloste dastatzea izan da aurtengo San Martinetako feriaren beste arrakasta. Herriko hiru harakinek odolosteak eskaini dituzte doan eta Udalak lehiaketara ateratako San Martin plazako txosnan saldu dira. LAB sindikatuak hartu du txosna eta eguerdi ingururako odoloste guztiak amaituta zeuzkatela azaldu dute. Egia esan ilara luzeak egin behar izan dituzte gaur odolostea dastatu nahi zutenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak