Udalak Irizar etxean gordeta dituen liburuak salgai jarri ditu hiru eurotan. Liburuok Udalak argitaratu izan ditu urteetan barrena eta guztietan Bergara da protagonista. Bada, Irizar jauregian obrak egin behar dituztela eta, liburuoi irteera eman nahi diete.
Gaurtik, astelehena, hasi eta apirilaren 29ra arte eskuratu ahal izango dira, kultura etxean. Besteak beste, hauek salduko dituzte: Xabier Larrañagaren 'Deba haraneko historiaurrea'; Juan Madariagaren 'Historia social de Bergara en su época preindustrial'; Juan Martin Elexpururen 'Bergarako euskara'...