Bergararendako izan da denboraldiaurreko lehenengo trofeoa, Bergara Hiria

Xabier Urtzelai 2010ko abu. 30a, 11:57
Ermuari eta Aretxabaletari irabazi ostean Mondrak eta Bergarak jokatu zuten zapatuan Bergara Hiriko finala. Iaz ez moduan, mahoneroek aurten ondo defendatu dute etxeko saria (2-0).

Iaz Mondrarendako izan zen Bergara Hiria txapelketa, baina aurten ezin izan dute trofeoa berriro ere Arrasate aldera eraman. Eguenean penaltien txandan sailkatu ziren Oskar Maiztegiren mutilak, eta egubakoitzean Mondrak 1-0 hartu zuen mendean Aretxabaleta. Hala, zapatuan jokatu zuten Bergarak Mondrak finala, eta mahoneroak gehiago izan ziren, ate aurrean bai, behintzat (2-0).

Golak lehen zatian

Bergarak penaltiz egin zuen lehenengo gola, eta ez zuten denbora asko behar izan arratsaldeko bigarrena egiteko. Bigarren zatian Mondrak hobera egin zuen, baina Bergarak izan zuen gol aukera garbiena, penalti jaurtiketa izan zuten-eta aldeko. Ausart jaurtitako penaltia izan zen, paradinhaz, eta baloiak langan jo zuen; hala, errebotean egindako gola balio gabe utzi zuen epaileak.

Datorren astean, Arrasate Hiria

Irailaren 12ko eta 13ko asteburuan hasiko dute Ohorezko erregional mailako liga txapelketa, baina datorren asteburuan egongo da zer ikusi. Izan ere, Mondrak Arrasate Hiria txapelketa antolatu du, eta etxeko lau taldeak izango dira zein baino zein gehiago. Zapatuan 16:30ean Mondrak eta Bergarak jokatuko dute, eta 18:30ean Aretxabaletak eta Aloña Mendik. Finala, berriz, domekan jokatuko dute (16:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak