Bergarako Real-zaleak talde berria talde txuri-urdinaren 108.a izango da, eta ospakizunera Bergarako beste jarraitzaile talde batzuk ere gonbidatu dituzte –Athleticekoak eta Real Madrid taldekoak–. Hala, zuzendaritzako kideekin batera, tartean Juanjo Arrieta bergararra egongo da– Realeko hainbat jokalari ere egongo dira: Jon Ansotegi, Mikel Labaka eta Markel Bergara. Laugarren jokalari bat ere izango da, baina konfirmatu gabe dago oraindik Mikel Aranburu edo Mikel Gonzalez izango ote den.