Bergarako pilotariak final laurdenetara

Jasone Zabala 2008ko maiatzaren 18a

Bergarakoa izango da herrien arteko txapelketan aurrera jarraituko duen Debagoienako talde bakarra, Berastegiko pilotarien aurkako kanporaketan– bai joanekoan zein eta bueltako partiduetan– 2-1 irabazi ondoren. Maiatzaren 23an, Azpeitiaren aurka jokatuko dute joaneko partidua Bergaran; bueltakoa 30ean.

 Bergarak eta Berastegiko herriek jokatu zuten herrien arteko final zortzirenetako bueltako partidua pasa de egubakoitzean, Udal Pilotalekuan

Hala, kadete mailan, Iñaki Diez eta Andoni Fernandezek irabazi egin zuten – Berastegin jokatutako partiduan ez bezala –, 22-4ko emaitzaz. Gazte mailan, Jon Perez eta Ander Larreategik jokatu zuten, eta partidu horretan, kadeteen partiduan ez bezala, alderantzizkoa gertatu zen; Berastegin bertako bikotearen aurka irabazi egin bazuten ere, egubakoitzeko partidua galdu egin zuten etxekoek, 13-22ko emaitzaz; nagusien maila, berriz, ez zen ezustekorik egon, eta  Ander Muguruza eta Joxeba Herranek 22-4 irabazi zioten Berastegiko bikoteari.
Horrenbestez, Bergarako bikoteek Azpeitiko pilotarien aurka jokatu beharko dute final laurdenetan. Azpeitiarrek Amezketako pilotariak hartu dituzte mendean final laurdenetara pasatzeko. Horrela, Joaneko partiduak, datorren egubakoitzean izango da dira Bergaran, eta bueltakoak maiatzaren 30ean Azpeitian.

Debagoienako bakarrak

Bergarako taldea izango Debagoienako talde bakarra herrien arteko txapelketa honetan. Arrasatearrak – ostiraleko GOIENKARIAn adierazi genuen bezala– ezin izan dute parte hartu; Eskoriatzako pilotariek, berriz,  Donostiakoen aurka bueltako kanporaketa 1-2 irabazi zuten – kadete eta nagusiek irabazi zuten–; baina Eskoriatzan 0-3 galdu zutenez, ezin izan zuten aurrera egin.

ETB kantxa txapelketa

Elgetan, berriz, ETB Kantxa Txapelketa da jokoan, eta asteburu honetan jokatu diren partiduen emaitzak hauek izan dira: 23 urtez azpikoetan, Lazkoz, 22; Iraola, 14 –Iraolak aurreko partidua irabazi egin zuen Otxandorenaren aurka –. Urtasun, 22; Mendinueta, 14– Mendinuetak aurreko partidua irabazi egin zuen Uzkudunen aurka–. Larrañaga, 22; Albisua, 11. Kadete mailan, berriz, Irastorza, 22– aurreko partidua ere irabazi egin zuen Irastorzak Larrañagaren aurka–; Leizeaga, 12. Iraizoz, 11; Ulanga, 22. Zinkunegi, 22; Etxaniz, 9– Etxaniz aurreko partiduan irabazi egin zuen Minaren aurka–. Urbieta, 22; Aizpuru, 6. Datorren astean, maiatzaren 30ean, 21:30ean, honako partiduak jokatuko dira 23 urtez azpitik: Elezkano-Yoldi; Amantegi- Jaunarena eta Renobales- Aurtenetxe.Txapelketa honetako final zortzirenak, maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an jokatuko dira. Aitor Mendizabal Antzuolako pilotariak, ekainaren 6an jokatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak