Bergarako Orfeoiak indartsu hasi du ikasturtea

Maider Arregi 2009ko ira. 8a, 18:48
Bergarako Orfeoia 4 taldek osatzen dute: Orfeoi Txikitxoak, Orfeoi Txiki, Gabero (gazte taldea) eta Orfeoia. Guztira, 110 bat ume eta gaztetxook osatzen dute Bergarako Orfeoia. Matrikulazio epea zabalik dago.

Kurtsoa indartsu hasi dute Orfeoiko kideek eta urte osorako makina bat proiektu dituzte esku artean. Horregatik abestea gustuko duen edozein lagunendako Orfeoian parte hartzeko deia egin dute.

Entseguak

Orfeoi Txikitxoak (5-8 urte)

  • Ordubete astean, eguenetan: 18:30-19:30. Entsegu hasiera irailak 17

Orfeoi Txiki (9-13 urte)

  • 2 ordu astean, eguenetan: 19:30-20:30 eta barikutan: 19:00-20:00. Entsegu hasiera irailak 10

Gabero (14-20 urte)

  • 3 ordu astean, barikutan: 20:00-22:30. Entsegu hasiera irailak 4

Orfeoia

  • 4 ordu astean, martitzenetan eta eguenetan: 20:30-22:30. Entsegu hasiera irailak 1

Matrikulazioa

Haurrak matrikulatzeko iraila osoa egongo da zabalik; eta informazio gehiagorako, orfeoiko lokaletatik pasa edo bestela orfeoiko maila idatzi dezakezu bergarakoorfeoia@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak