Kurtsoa indartsu hasi dute Orfeoiko kideek eta urte osorako makina bat proiektu dituzte esku artean. Horregatik abestea gustuko duen edozein lagunendako Orfeoian parte hartzeko deia egin dute.
Entseguak
**Orfeoi Txikitxoak** (5-8 urte)
* Ordubete astean, eguenetan: 18:30-19:30. Entsegu hasiera irailak 17
**Orfeoi Txiki** (9-13 urte)
* 2 ordu astean, eguenetan: 19:30-20:30 eta barikutan: 19:00-20:00. Entsegu hasiera irailak 10
**Gabero (14-20 urte)**
* 3 ordu astean, barikutan: 20:00-22:30. Entsegu hasiera irailak 4
**Orfeoia**
* 4 ordu astean, martitzenetan eta eguenetan: 20:30-22:30. Entsegu hasiera irailak 1
Matrikulazioa
Haurrak matrikulatzeko iraila osoa egongo da zabalik; eta informazio gehiagorako, orfeoiko lokaletatik pasa edo bestela orfeoiko maila idatzi dezakezu bergarakoorfeoia@gmail.com