Bergarako Orfeoia Kataluniara joango da martxoaren 19an

Mirian Biteri 2010ko mar. 5a, 11:07
Bergarako Orfeoiak Kataluniara irteera egingo du hilaren 19an. Bere garaian Santa Coloma de Queralteko abesbatza batek Bergaran eskainitako emanaldia itzuliko diete orain orfeoikoek.

Baina, irteeran bigarren emanaldi bat emateko asmoa dute, Bartzelonan. Taldeko orain arteko presidente Aritz Gallastegiren esanetan, "taldean neska katalana dugu eta bere neba Bartzelonan bizi da eta abesbatza batean kantatzen du. Trukea egingo dugu". Bestalde, orfeoiak oraindik guztiz finkatzeke dagoen proiektu "berezian" ere hartuko du parte. 

Urteko batzarra

Gallastegik ekimen horien berri eman zuen martitzenean orfeoiak egindako batzarrean. Iazko gastuak, aurtengo ekimenak eta zuzendaritza batzordea aldatzea onartu zuten han, besteak beste. Azken horren harira, azpimarratzekoa da orfeoiak presidente berria duela: Karlos Etxaniz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak