Ikastaro horretan, besteak beste, errolda papera nola eskatu dezakegun, enplegu eskaintzetara sartzen, aldizkari ofizialak aztertzen, foru ogasunekin izapidetzeak egiten edo zirkulazioaren inguruko informazioa lortzen ikasi ahal izango dugu. KZgunea zentroak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bergarako Udalaren elkarlanari esker, Euskadin Administrazio elektronikoa eragilean bihurtzea oinarri duen etapa berriari ekin dio. Horretarako, Administrazio elektronikoaren inguruko ikastaro hau jarri du abian; horren helburua edozein administraziok eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak ezagutaraztea da.
Ikastaroaren, herritarrak on-lineko Administrazio berrian trebatzeaz gain, erabilera horren bidez administrazioko izapidetzeetan itxaron denborak murriztu, kostuak gutxitu (paper nahastea, bidaiak eta abar) eta Interneten inguruko konfiantza eta segurtasuna areagotu nahi dira.
Ikastaroaren iraupena 16 ordukoa izango da; presentziala eta doakoa da eta aurretik KZgunean eman beharko da izena. Informazioa gehiago lortu nahi izanez gero, Barrenkalea, 33 kalean dagoen zentrora joan edo telefono zenbaki honetara deitu ahalko duzu: 943 77 91 37.
Ikastaroko edukien artean, besteak beste, hauek daude: Osakidetzan hitzordu medikoa nola eskatu, jaiotza-ziurtagiria nola lortu, enplegu-bilaketa, liburutegien Euskadiko sarean liburua topatzea, errenta-aitorpena egitea edo laneko bizitza aurkitzea. Gainera, Udaleko webgunearekin elkarri eragiten irakatsiko digute hauek egiteko:(ziurtagiriak eskatu, ordainketak egin, kale izendegia ikusi,...).
Bergarako KZgunea 2002. urtean ireki zen eta ordutik 2.697 pertsonek inskripzioa egin dute, eta haien artean, 1.008 Internetari buruzko hastapen ikastaroa ikasi ari dira.