Bergarako kalitatezko hezkuntza euskaldunaz kezkatuta Euskal Herriak Bere Eskola plataforma

Miren Arregi Amasorrain 2007ko ira. 13a, 10:33
Bergarako Euskal Herriak Bere Eskola plataforma, azken hilabeteetan Bergaran sortu den San Martin ikastetxearen eta Aranzadi ikastolaren arteko liskarren gainean mintzatu da. Bergaran, kalitatezko hezkuntza euskaldunaren aldeko apustua exijitu dute.

Bergarako Euskal Herriak bere eskola plataformak Bergarako Aranzadi ikastolaren eta San Martin ikastetxearen artean sortu diren liskarren gainean eman nahi izan du iritzia. Martitzenean, hilak 11, egin zuten horretarako prentsaurrekoa.

Bergararrek kalitatezko hezkuntza euskalduna jasotzeko duten  eskubidea arriskuan ikusten dute, eta horren aurrean oso kezkaturik agertu dira.

Eusko Jaurlaritza erantzule

Bergararrei kalitatezko hezkuntza euskaldunean hezteko eskubidea zor zaiela eta horretarako oztopo nabarmenak dituztela esan dute. Oztopo ekonomikoak, pedagogikoak eta eraikin mailako oztopoak, hain zuzen ere. Bergarako Eskal Herriak Bere Eskola plataformak oztopo horien erantzule Eusko Jaurlaritza egiten dute, Europan hezkuntzara diru gutxien bideratzen duen administrazioa dela argudiatuz.

Salatu nahi izan dute baita ere, Bergarako herritarren esku egon behar direla erabaki guztiak. Izan ere, erabaki nagusi gehienak Madrilen hartzen direla eta Espainiako hezkuntza sistema inposatzen dela uste baitute.

Borrokak baztertzeko deia

Bergarako Euskal Herriak bere eskola plataformak San Martin eta Aranzadiren arteko borrokak baztertzeko deia luzatu du.

Konponbidearen garaia dela eta horretarako Eusko Jaurlaritzak, Udalak eta bi ikastetxeek akordioa sinatu behar dutela ere gaineratu zuten.

Hala, alkateari eta udal gobernuari eskatu diote, ahalik eta epe laburrenean arazoari irtenbidea bilatzen saiatzea euren erantzukizuna dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak