Bergarako kaleak baserri handi baten bihurtu ziren atzo

Mirian Biteri 2009ko api. 5a, 15:58
Bergarako Erramu-zapatuko feriak ez zuen huts egin. Giro ederra egon zen egun osoan eta bereziki, eguerdian. Seminarioko patioko eta Ibargaraiko guneetako eskainak ikusmin handia sortu zuten bisitarien artean.

Lehenengo orduan, 10:00ak aldera, oraindik mugimendu gutxi bazegoen ere, apurka guneak betetzen joan ziren eta eguerdian zaila zen hainbat tokitan azokako eskaintza ikustea. Adibide gisa esan genezake Fraiskozurin Goierriko taloa dastatu ahal izateko, ordu erdiko ilara itxaron beharra zegoela.

Seminarioko patioan jarritako baserriko makinariak eta askotariko animaliek eta Ibargaraiko eskaintzak ere ikusmin handia sortu zuten. Hiribidea bi gunetan zegoen banatuta. Batetik, Seminarioko patioaren parean, urtero dagoen ganadu erakusketa eta Jardunek antolatzen duen Txorimaloen lehiaketa zegoen. Bestetik, Fraiskozuri inguruneko postuak zeuden. Azken zati hori dagoeneko egonkortu egin da; iaz jarri zituzten lehen aldiz postuak han eta aurten bide beretik jarraitu dute. Simon Arrieta eta San Martinen ere mugimendua egon zen.

Saltzaileen iritzia

Salmentei dagokionez, saltzaileen arte denetarik zegoen. Guztiek Erramu-zapatuko feria "ona" dela azpimarratu bazuten ere, zenbaitek krisia igarri zutela eta gutxiago saldu zutela esan zuten.

Postuetako produktuak kentzen hasi zirenean, jendea pilotalekurantz abian zen, herri bazkaria zegoen eta han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak